23 | 03 | 2023

CIDETEC Surface Engineering-ek aurrerapausoak eman ditu karbono-zuntzaren balioa handitzeko prozesuan

Surface Engineering

Z-WasTEK proiektua helmugara iritsi da, karbono-zuntza birziklatzea ahalbidetzen duten hainbat erakusle garatu baitira bizitza baliagarriaren amaierara heldu diren material konposatuzko piezekin.

 

2020an hasi zen Z-WasTEK proiektua, kalitate handiko karbono-zuntz birziklatuan eta CIDETEC Surface Engineering-ek patentatutako 3R erretxinetan (birprozesagarriak, konpongarriak eta birziklagarriak) oinarritutako konpositeak fabrikatzea ahalbidetuko duten Zero Zabor teknologia berriak garatzeko helburuarekin. Epe horretan zehar prozesu berri bat garatu da, karbono-zuntza birziklatzeko aukera ematen duena materiala haren bizitza baliagarriaren (ustezko) amaierara heldu ondoren.

3R erretxinen berezko ezaugarriei esker, eta karbono-zuntzaren balioa handitu ahal izateko, CIDETEC Surface Engineering-eko ikertzaileek birziklatze kimikoko prozesu berri bat doitu dute, karbono-zuntzak eta erretxina bereizi, eta bi material birziklatuekin bigarren belaunaldiko askotariko material konposatuak (eta karbono-zuntz birziklatuz indartuak) garatzeko aukera ematen duena.

Gainera, goi-mailako ezaugarriak dauzkan itsasgarri bat garatu da 3R teknologian oinarrituta eta aeronautikaren sektorearen eta beste hainbat sektoreren eskakizunak betetzeko ahalmena dauka. Horri esker, erraz bereiz daitezke pieza baten itsatsitako zatiak, beroa erabilita, eta hori oso lagungarria da aeronautikako piezen zati kaltetuak bereizi eta konpondu ahal izateko.

Enpresetan I+G bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren baitan dago Z-WasTEK, eta Europar Batasunak diruz lagundu du Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) bidez.  Proiektuaren burua OBE HETTICH S.L. da, eta 2,4 milioi euroko aurrekontua eduki du 2023ko martxoan amaitzen den proiektu honetarako.

CIDETEC Surface Engineering eta MTC zentro teknologikoez gain, hauek ere parte hartu dute proiektuan: MARISKONE S.L., FIBERTECNIC S.A., FIBER PROFIL S.L. SEGULA TECNOLOGÍAS ESPAÑA S.A.U., IGESTEK INCREASE&WIN S.L., MAIER S.COOP. eta INKOA SISTEMAS S.L.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube