Postadditive’19 (Fabrikazio Gehigarrirako Postprozesatze Teknologien Hitzaldia) ekitaldira joateko izena emateko epea ireki da www.postadditive.com webgunean..
CIDETEC Surface Engineering erakundeak antolatutako hitzaldia azaroaren 6an eta 7an izango da, Donostian kokatzen den Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusian. Bi egun horietan zehar, Postadditive’19n bilduko dira fabrikazio gehigarriaren bidez materialak postprozesatzeko teknologietan adituak diren hainbat pertsona, azken aurrerapenen ikuspegi orokorra emateko, baita aipatutako teknologiek eskaini ditzaketen aukera industrialen ikuspegi orokorra ere.
Erakundeak tarifa abantailatsuak ezarri dizkie Addimat eta Hegan klusterretako kideei, eta ikasleei. Horrez gain, irailaren 15era arte eskuragarri dago “early bird” tarifa, ohiko salneurriarekin alderatuta beherapen nabarmena eskaintzen duena.
Informazio gehiago hemen:www.postadditive.com